Nire birraitona
NIRE BIRRAITONA JOSEBA
Nire birraitona, Joseba, Mutrikuko guduan parte hartu zuten gizon ausartetako bat izan zen, Kanariar irletako gudako itsas ontziaren aurka. Baina asi gaitezen bere haurtzarotik. Nire birraitona Barakaldon jaio zen, 1901ean zehazki. 5 urte zituela, Bizkaiko Bermeo herrira joan zen bizitzera, bere gurasoen lan kontuengatik. Bere haurtzaroa gogorra izan zen, baina nire birraitona are eta gogorragoa. Garai hartan, nire aitona, ez zijoan eskolara, gudaren eta krisiaren ondorioetako bat zen eskolak itxita egotea, eta krisia eta guda okerrerantz zindoazten. Hamar urte zituela nire aitonak iada Al-ironean egiten zuen lan ( hortik dator Athletic futbol taldearen “al-iron” festa).Garai gogorra izan zen, egun guztietan meategietara joan beharra zuen, soldata sistrin baten truke. Bere nerabezaroa gehiegikeria bat izan zen, ala nola 13 urterekin jada itsas mekaniko titulua zuen eta lanean zebilen itsasoan. 20 eta 32 urteren artean, Josebak zortzi ume eduki zituen bere emakumearekin, ahietako gazteena, nire aitona. Denbora pasa ala, guda zibila heldu zen, eta harekin sufrimendua. Nire birraitona indarkeriaz eraman zuten militarrek, Mutrikuko itsasoak babestera, Euskal herria babesteko. Bere emakumea, hau da nire birramona, gudu-zibilean hil zen, nire birraitona Mutrikuko itsas-ontzian zegoen bitartean. Nire birraitonak ezan dudan bezala, Kanariar irletako gudu itsas ontziaren aurka lehiatu behar izan zuen, baina bere ontzia ondoratu bazen ere, bera eta tripulazioko batzuk ez ziren hil, eta handik bizitzarekin irtetea lortu zuten igeri eginez. Guda bukatu ala, nire birraitona gaixotu egin zen, zehazki, tuberkulosiaz, baina garai aietan ez zegoen medizina nahiko aurreratua tuberkulosia sendatzeko. Nire birraitona 40 urterekin hil zen Bermeon, tuberkulosiaz. Nire birraitonaren heriotzaren ondoren, bere familiak, hau da seme-alabak sari moduko bat jaso zuten, beren aitaren militar zerbitzuarengatik. Gaur egun etxean dut, nik, bere birbilobak, eta objektu sakratua da guretzat. Gaur egun 75 urte pasa dira bere hil egunetik, eta ezagutzeko gogoa dut, baina badakit ezingo dudala. Berak, seguraski historia asko edukiko lituzkete kontatzeko. Ez dakit berari buruz asko eta nire aitak, hau da, bere biloba ere ez, ez bait genuen ezagutu, baina seguru dakit, oso pertsona zintzoa zela. Baina ondo dakidan gauza bat da bihotz onekoa dela, zeren nire aitonak kontatu zidanez, etxe sutsu batean familia bat zegoela, berak atera zituen, eta hori egiteko bihotz oso onekoa izan behar da.
0 Comentarios
|
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. ArchivosCategorías |